2012/01/16

Txirringa eskolan: hitzaldia

Pasa den ostiralean, hilak 13, txirringa eskolakoek hitzaldi bat antolatu zuten gure eskolan. Bertan parte hatzen duten 4 txirrindulari etorri ziren: Julen Quintano, Ruth Telleria, Yaiza Agirre eta Inhar Guezala. Gainera, Ibai Salas(Caja Rural-eko txirrindularia) ere etorri zen, eta baita Manito Telleria(txirringa eskolako zuzendaria).
 3. mailatik aurrerakoak joan ginen, eta galdera asko egin genizkien. Beraiek oso gustura erantzun ziguten eta kontatu ziguten zenbat kilometro egiten dituzten, zenbat bidaiatzen duten, zenbat jende ezagutu duten kirolari esker...
Martxoan bueltatu egingo dira eta Bide Hezkuntzako saio bat emango digute!!!